Arrano txikia

Gure bailaretan ikus dezakegun arranorik txikiena eta ugariena da. Bi kolorazio fase ditu: argia eta iluna. Fase argian, hegaztiak azpialdeko luma estalgarriak zuriak ditu. Dieta beste hegaztietan, narrastietan eta ugaztun txikietan oinarritzen da, baina intsektuak ere jaten dituzte. Uda bukaeran Afrikara migratzen dute, udaberrian berriz bueltatzeko eta hemen umatzeko.
