Armairuaren hondotik, kaleko argitara

Urteetan ezkutuan mantendu ondoren, gure artean ikus ditzakegu berriro. Pasareletako glamourretik street style-ra pasa dira galtzerdi altuak, eta modaren erdigune izan dira azken bi denboraldietan. Joera dira, eta zapatilekin bakarrik ez, sandaliekin eta zapata takoidunekin ere konbinatzen dira.

Pasareletako erreginak

Fendi enpresak beira-alezko apaingarridun gazazko galtzerdiak zapata takoidunekin konbinatzearen aldeko apustua egin du 2025eko udaberriko eta udako desfilean. Interesa eragin du emakumeen artean jantzi horren itzulerak, eta %35 hazi dira Interneten galtzerdi altuei buruzko bilaketak.