Arinak eta atenporalak

Marka: Maiata.Len

Maialen Gorostizak txiripaz ezagutu zuen azetato begetala. Internet bidez jakin zuen material hori bitxigintzan erabiltzen zela. Egurraren pulparekin eta kotoiarekin egindako material horrekin hasi zen belarritakoak egiten. Belarritako arinak eta hipoalergenikoak.

Kolore-gama zabala

Belarritakoak etxean hasi eta bukatzea bideragarria ez zela ikusita, azetatoarekin lan egiten zuen enpresa bat ezagutu eta haiekin hasi zen lanean. Gorostizak diseinatzen ditu, eta enpresa horrek egia bihurtzen ditu. Azetatoak aukera ematen du kolore-gama zabalarekin lan egiteko. Gainera, urarekin eta xaboiarekin garbitu daitezke.

Atenporalak

Belarritako arinak eta atenporalak egiten ditu, eta ez joera jakin batera lotuta daudenak. Dena den, belarritako loredunak ez dira falta izaten Maiata.Len markaren baitan. 

1. Bi kolorerekin: Beix eta kobre koloreko belarritakoak, egunerokotasunerako edo egun berezietako oso aproposak.
2. Udaberrirako egokiak: Lore itxurako belarritako alaiak, udaberrirako aproposak.
3. Nakarra: Ehundura nakaratuko belarritakoak.
4. Pernoak: Belarritakoen perno guztiak altzairu herdoilgaitzezkoak dira.