Arantzak barruan segitzen du

Berriemaile izan nahi nuen txikitatik. Nahiko argi izan dut beti. Ahots goran irakurtzea, edo, hobeki esanda, irakurtzen nuena ahots goran kontatzea, istorioak asmatzea eta idaztea gogoko ditut oso haur nintzenetik. Gozatu egiten dut afizioa ofizio bilakatuta. Eta haur nintzenetik sortu dit arreta euskal pilotaren telebista bidezko emankizunak.