Ara poltsak

Ainara Rueda zornotzarra da Ara Poltsak proiektuaren sortzailea. Uda aurretik jarri zuen proiektua martxan, ilusio handiz, eta oihalezko tote bag-ak egiten ditu, eskuz, jatorrizkoak eta bakarrak diren oihalekin.

AMETSA EGIA BIHURTUTA

Poltsa bakoitzean nortasuna edo sentimendu ezberdin bat islatzen du eta ez du inoiz eredu bera errepikatzen. Norbaitek poltsa bat hautatzen duenean, harengan inpaktua sortu eta bere buruarekin identifikatzea du helburu; ez produktu bat saltzea. Hala, esklusibitatea eta nortasun propioa mantenduz, pertsona bakoitzarentzako sortutako poltsak egiten ditu eta proiektu horrek ez du masa produkzioetarako biderik.