Apain bitxiak: Bizitzari alaitasuna emateko
Bi ahizpa tolosar daude 2022an sortutako Apain Bitxiak proiektuaren atzean. Eskuz eta maitasun handiz egindako bitxiak sortzen dituzte; belarritakoak dira haien eskaintza nagusia, baina lepokoak, eraztunak eta buruko pintzak ere egiten dituzte.
Fimoarekin eta maskorrarekin sortzen dituzte bitxiak, nahiz eta gehienak fimoz egindakoak diren. Duten berezitasun handiena kolorea da; bitxi koloretsuak egiten dituzte, bizitzari alaitasuna emateko ezinbestekoa iruditzen zaielako. Instagram bidez eta herrietako azoketan saltzen dituzte.

Fimoarekin eta maskorrarekin egindakoak.

Bizitzari alaitasuna emateko ezinbestekoa

Kolorea protagonista belarritakoetan.

Ileko pintzak eta eraztunak
Lore koloretsuak protagonista.