Antezko jakak: udazkeneko eta neguko izarra
Goizetan fresko baina egunean zehar epeldu egiten duen egun horietarako aliaturik onena atezko jaka bat da. Ahal dela, marroi kolorekoa. Klasikoa, baina gaur egungoa. Dotorea eta praktikoa. Jaka horrek akatsik gabeko outfit-a osatzeko giltza dauka. Izan ere, hamaika modutara konbina daiteke.
Mota askotarikoak
Jaka motzak, luzeak, lihazkiak dauzkatenak, botoiekin, kremailerarekin, biker edo bonber erakoak… Aukera zabala dago antezko jaken barruan. Emakumezkoendako zein gizonezkoendako dira egokiak, eta udazkenean eta neguan erabiltzeko oso aproposak. Antezko jaka da jantzi izarra, protagonista, baina antea eramango da baita mokasinetan, gonetan, bota altuetan eta bestelako osagarrietan ere.
Ondo zaintzea
Berezia da materiala, eta ondo zaintzea komeni da, denboran ondo iraun dezan. Horretarako badaude, adibidez, esprai batzuk materiala babesten laguntzen dutenak; alde batetik, inpermeabilizatzeko balio izango du hori jartzeak, eta, beste alde batetik, euritik babesteko bakarrik ez, zikinetik babesteko ere balioko du.



