Amildegi ertzean
Batzuetan pentsatzen dugu urrutira bidaiatu behar dugula leku harrigarriak aurkitzeko. Batzuetan ahaztu egiten dugu inguratzen gaituena, hurbilekoa, balioestea eta paradisu natural batean bizi garela konturatzea. Nerbioiko ur-jauzia miresten dudan bakoitzean hunkitu egiten naiz.
Putreak haranean gaindi ibiltzen dira Nerbioi ibaia 222 metroko almildegira erortzen den bitartean. Gertuko ibaiek inguruko basoak biziz elikatzen dituzten zainak dirudite. Eta 75 kilometroko bidaia baten ondoren, beste ibai batzuekin bat eginez, Kantauri itsasoan itsasoratuko da.
Amildegi ertzean daukagunaz harro sentitzen naiz, amildegi ertzean etxean sentitzen naiz.