Ametsetatik sortutako proiektua
Marka: MayBe
Lucia Escolar Vazquez, Jone Buendia Escolar eta Maialen Buendia Escolar ama-alabak daude marka horren atzean. Ametsetik sortutako proiektua da, ilusioz eta esfortzuz beteriko abentura bilakatu dena. Eskuz egindako bitxigintza euren tailerrean diseinatzen eta sortzen dute. Helburu nagusia giza balioa sustatzea da.
Marka-irudia zaindu
Artisau-produktuak eskaintzen dituzte komunikazio-estrategia bat jarraituz eta marka-irudia asko zainduz. Gainera, produktuak berak duen balioa eta garrantzia aitortzen ahalegintzen dira.
Emakumeen izenak
Buztin polimerikoz sortutako diseinuei emakumezkoen izenak jartzen dizkiete, haiei merezi duten garrantzia, errekonozimendua eta protagonismoa emateko helburuarekin. Gainera, sortze-prozesuan, euren buruak erdigunean jartzean, beste emakume batzuen sentsazioekin eta sentimenduekin konektatzeko aukera ematen die.