Amaia Arruabarrena-Aristorena: “Helburua da minbizia kronifikatzea eta beste gaixotasun bat gehiago izatea”

Minbizia ikertzen egiten du lan Amaia Arruabarrena-Aristorenak. Gaur egun, gaixotasun horrek kezka eta beldurra eragiten dizkigu, baina Amaia gogor ari da lanean, EHUko bere laborategian, etorkizunean minbiziak kezkarik eta beldurrik eragin ez dezan.

Amaia Arruabarrena, ikerlaria zara eta minbizia ikertzen egiten duzu lan. Esan behar dugu, ez zaudela ohituta halako elkarrizketak ematera, baina, uste dut, benetan garrantzitsua dela egiten ari zaren lana ezagutaraztea. Beraz, eskerrik asko gaur gurekin egotearren.

Eskerrik asko zuei! Ez daukat ohitura handirik, baina pozik nago hemen egoteaz.

Amaia, zer da zuretzat minbizia? Zer sentitzen duzu zuk minbizia hitza entzuten duzunean?

Alde batetik, ohituta nago eguneroko lanean etengabe erabiltzen dugun hitza delako. Baina, bestetik, zure gertukoren baten inguruan esaten dutenean, zirrara antzeko bat sortzen dit. Badakigu zer inplikatzen duen eta zer esan nahi duen horrek, eta horrelako sentsazio bat ematen dit.

Beraz, zuk ere sentitzen duzu beldurra, ezta?

Bai. Egia da tabu asko puskatu behar ditugula eta normalizatu egin behar dugula hitz hori. Eta, pixkanaka, uste dut lortzen ari garela, baina oraindik ere, askotan sentsazio hori ematen digu.

Bularreko minbizia ikertzen egiten duzu lan. Zer da zehazki egiten duzuna?

Gure ikerketa lerroaren helburua da erregulazio epigenetikoak bularreko minbiziaren garapenean daukan inplikazioa ikastea. Hau ulertzeko: zer da erregulazio epigenetikoa? Ba, gure DNAk gure geneen informazioa dauka, baina pentsatu behar dugu zelula bakoitzean sartu behar dela 2 metroko DNA molekula bat. Imajinatu, ikusten ez dugun zerbaitetan sartu behar dira 2 metro. Hori egiteko, gure DNAk lortzen du egitura konkretu bat eta egitura hori ireki eta itxi egiten da. Eta horretarako, gure DNA horretan etiketa antzeko batzuk jartzen dira zelulek jakin dezaten ireki edo itxi egin behar diren. Erregulazio hori da erregulazio epigenetikoa deitzen dena, eta gu horretan gaude interesatuta.

Zergatik?

Ez delako hainbeste ezagutzen. Beti zentratu gara gehiago erregulazio genetikoan, gure geneen sekuentzia aldatuta dagoen edo ez esaten duen erregulazioan. Beste erregulazio maila hau ez da hainbeste ezagutzen, baina inplikazio garrantzitsuak ditu. Azkenean, ireki edo ixten bada eta erregulazio hori aldatuta badago, esan nahi du, agian, egoera normal batean adieraziko ez liratekeen geneak adierazi daitezkeela ireki egiten delako zonalde bat. Horrek esan nahi du, onkogene bat, minbiziarekin erlazionatutako gene bat, adierazi egin daitekeela eta horrek minbizia garatzea ekar dezakeela. Edo kontrakoa gertatu daiteke. Zonalde bat itxi eta orduan minbizitik babesten gaituzten geneak, tumore supresore izena daukatenak, ez adieraztea eta horrek ere minbizira eramatea. Oso garrantzitsua da eta guk hori ikasi nahi dugu terapientzako aukera ezberdinak lortzeko. Gaur egun, baditugu alternatiba batzuk baina gehiago behar ditugu, kasu askotan, pazienteek erresistentziak garatzen dituztelako tratamenduekiko. Gure helburua pazienteentzako aukera eta alternatiba gehiago lortzea da eta horretan saiatzen ari gara.

Ikerketan inbertitzea garrantzitsua da uneoro, ez bakarrik arazo bat daukagunean

Tabu asko puskatu behar ditugu eta normalizatu egin behar dugu minbizia

Hitz egin dezagun orain emakumeez eta zientziaz. Mundu mailan, ikerlarien %29 bakarrik dira emakumeak Unescoren arabera, eta 19 emakumek bakarrik jaso dituzte Nobel Sariak (%3 baino ez da hori). Zer dago horren atzean?

Arrazoi asko: historian zehar emakumeak etxean geratzeko izan duen rola eta ez garapen profesional bat izatekoa, gero kristalezko sabai hori ere hor dago eta ez zaigu aintzakotzat hartu azken urteotara arte… Amatasunak ere eragina dauka portzentaia horietan eta gure garapen profesionalean.

Historia aipatu duzu. Historian zehar egon izan dira gizon zientzialari ezagunak eta zer gertatu da emakumeekin? Ikusezinak izan dira? Gizon horien atzean egon dira ezkutatuta? Ze egon, egongo ziren!

Nik uste egon bazeudela batzuk, baina ez badaukazu erreferenterik zaila da esatea “nik ikerlari izan nahi dut”. Baina egon egongo ziren, ez hainbeste, noski, eta askotan ikusezinak izango ziren.

Marie Curie da emakume ikerlari ezagunenetako bat. Bere kasuan, Pierre Curie bere senarrari sari bat ematera joan ziren unean senarrak esan zuen: “ez, ez, sari hori merezi duena nire emaztea da, Marie Curie”. Eta hortik aurrera hasi zen bere lana ezagutzen. Teoria ezberdinak daude baina aditu batzuek uste dute Albert Einsteinen atzean ere emakume handi bat egon zela: bere lehenengo emaztea, Mileva Maric. Eta askok esaten dute Erlatibotasunaren Teorian zerikusi handia izan zuela. Uste duzu horrelako kasuak egon direla?

Seguru baietz. Marie Curieren kasuan argi dago, Einsteinena ez nuen ezagutzen baina beste asko daude. Rosalind Franklin izan zen DNAren egituraren inguruko argazkiak atera zituena eta gero, hortik, Watsonek eta Crickek deskribatu zuten egitura hori nolakoa zen. Duela urtera gutxira arte Rosalind Franklini ez zitzaion egin zuena aintzat hartu eta horrelako kasuak seguru egon direla, ezagutzen ez ditugunak ere bai. Baina, pixkanaka, espero dut hori aldatzen joatea.

Emakume gehiago ikusten dira orain Zientzia karreretan?

Bai. Karreretan ikusten da emakume gehiago daudela berez, unibertsitate mailan. Predoktoretzan eta postdoktoretzan ere emakume gehiago gara. Arazoa da, behin taldeko buru edo ikerlari nagusi izatera iristerakoan, grafikoak artazi forma hartzen duela. Gehiago gara, baina gero beherantz joaten da emakumeen kopurua. Eta zergatik da hori? Ba, askotan ikerlari nagusi izateko pausoa ematea tokatzen zaigulako amatasunarekin batera. Hor badago geldialdi bat, eta gizonak diren gure lankideek azkarrago egiten dute aurrera.

Kontzientzia lana egiten ari zarete? Neska txikiekin hitz egiten duzue esateko: zuek ere izan ahal zarete ikerlari? Egiten da lan hori?

Bai, gaur egun programa asko daude. Adibidez, eskoletara joaten gara eta hitzaldiak ematen dizkiegu esanez zientzia zer den.

Eta zer esaten diezu?

Nire ibilbidea zein izan den, beraiek ere egin dezaketela, kuriositatea baldin badaukate saiatzeko; zaila dela, baina merezi duela.

Eta? Ikusten duzu interesik?

Bai, asko! Umeek, gainera, jakin-min handia dute eta oso aberasgarria izaten da joatea eskoletara eta ikustea nolako galderak egiten dituzten: askotan oso onak eta lekuz kanpo uzten gaituztenak! Nik uste badagoela jakin-mina, erreferente gehiago ere badituzte eta hori garrantzitsua da.

Ba, zu zeu izan zaitezke erreferente eta horretan ari gara hemen. Kontatu. Nolakoa da ikerlari baten lana? Nolakoa da zure egunerokoa?

Laborategira joatea, eta, sasoiaren arabera, idazten eman behar dut egun osoa, buru-belarri proiektu bat idatzi behar dudalako; edo esperimentuak egiten ditugu, bilera pila bat izaten ditugu… Askotan gertatzen zait lanera iritsi, “hau egin beharra daukat” esan eta eguna bukatzean beste 10.000 gauza egitea eta egin behar nuena ezin ateratzea.

Zenbat aldiz egin dizu huts esperimentu batek?

Puf! Askotan. Edo planteatu dugun hipotesia egokia ez izatea edo esperimentuak teknikoki ez funtzionatzea… Hori da zientziaren gauza zailenetako bat, azkenean, frustrazio hori kudeatzen ikasi beharra dago.

Bai, ze itxaropen asko jartzen dira esperimentu baten ezta? Eta ikustea hainbeste egunetako lanaren ostean esperimentu batek huts egin duela zaila izan behar da.

Bai, jendeak uste du esperimentua egiten duzula eta segituan emaitza daukazula. Ez. Lehenengo ondo planteatu beharra dago, optimizatu egin behar dira faktoreak eta baldintzak, ondo pentsatu behar da zein galdera erantzun nahi ditugun… Gero, teknikoki funtzionatzen duenean, askotan, egin beharra dago ikusteko emaitza trinkoa dela eta ez dela kasualitatez gertatu den zerbait. Estatistika analisi bat ere egin behar da ikusteko hori egia dela. Eta azkenean horrek denak funtzionatzeko denbora asko pasa behar da eta esfortzu handia jarri behar da.

Eta esperimentu bat ondo ateratzen denean?

Ba, horrek balio du atera ez diren mila horiengatik! Momentu horretan poz handia izaten duzu eta horrek egiten du gainontzekoak merezi izatea. Azkenean, momentu horiek dakarte aurrera jarraitzea, galdera berriak planteatzea eta zientzian aurrera egiten ari garela sentitzea.

Non ikusten duzu zure burua hamar urte barru?

Orain Euskal Herriko Unibertsitatean hasi naizenez han jarraitzea espero dut, talde txiki bat izatea eta zientzia interesgarri egiten jarraitzea!

Eta nola ikusten duzu minbiziaren etorkizuna?

Askotan galdetzen digute: uste duzue sendatuko dugula? Azkenean, arazoa da, minbizia ez dela gaixotasun bakarra. Azpitalde eta azpiklase asko daude eta 100 minbizi mota baino gehiago daude. Horri aurre egitea ez da erraza, eta horregatik esaten dugu geroz eta tratamendu pertsonalizatu gehiago behar ditugula eta kasu bakoitzaren ezaugarriak jakitea horri aurre egin ahal izateko. Urte batzuk barrurako helburua da minbizia kronifikatu ahal izatea. Izatea gaixotasun bat non tratamendu bat daukagun ahalik eta albo-kalte gutxienekin, eta bizi maila ona izan ahal izatea nahiz eta gaixotasun hori eduki. Izatea gaixotasun bat besteak bezalakoa, botika bat hartu eta gure egunerokoarekin jarraitzeko.

Ba, itxaropen mezu horrekin geratzen gara. Eskerrik asko, Amaia, egiten ari zarena gurekin partekatzearren. Eta segi gogor lanean, benetan beharrezkoa baita egiten duzuena. Eskerrik asko, benetan.

Eskerrik asko zuei, gure lana ikusarazteagatik!