Alex Sardui eta Haimar Arejita: “Espero dugu gure kantuekin poza eta bizitzeko gogoa eman izana”

25 urteko ibilbidearen ostean, agur esango du Gatibu taldeak. Euskal musikara iraultza ekarri zuen Gernikako taldeak, doinu freskoekin eta berezko euskararekin. Belaunaldi baten baino gehiagoren bizitzetako soinu-banda izan dira, baina etapa bat ixtea erabaki dute. Abenduan BECen emango dituzte azken hiru kontzertuak; aurretik, hona eta hara ibiliko dira Euskal Herriko eta atzerriko plazak alaitzen. Iraganari, orainari eta etorkizunari buruz hitz egiteko, TTAPen izan ditugu Alex Sardui Gatibuko abeslaria eta Haimar Arejita gitarrista.
Alex Sardui, Haimar Arejita, eskerrik asko gaur gurekin TTAPen egotearren!
Haimar Arejita: Eskerrik asko zuei!
Alex Sardui: Eskerrik asko!
25 urteko ibilbidearen ostean, Gatibuk agur esango du aurten; nola zaudete? Nola ari zarete eramaten prozesu hori?
A.S.: Bueno, ba, gauzak egin ahala. Sentimenduak etorri ahala gabiltza hartzen. Arrimatzen gaude azkenerantz, baina gauzak pentsatu ditugun moduan eta linea horretan doaz, momentuz.
H.A.: Kontzertuetan, batez ere, gozatzen. Kontziente izaten azkenengo kontzertuak direla, eta norbere buruari esaten: “Disfrutatu hau, ze amaitu egingo da.”
Etengabeko agur bat izango da, ezta? Ez dakit zein herritan joko duzuen azken aldia, ez dakit zein aretotan zaudeten azken aldia… Agur luze bat, ezta?
H.A.: Bai; azkenean, kontzertu batzuk emango ditugu hemendik abendura bitartean, eta Iparraldean, Hegoaldean, Nafarroara goaz, leku guztietan ibiliko gara, gutxi gorabehera, eta kontziente gara hor herrian azkenengo kontzertua izango dela eta disfrutatzen saiatzen.
Kostatu egin zitzaizuen erabakia hartzea? Edo prozesu naturala izan zen?
H.A.: Bueno, kosta bai egiten da, ezta? Tamainako erabakia denez, ez da gauza bat arin hartzekoa, kosta egiten da. Erabaki potoloa da, eta kosta da, bai.
A.S.: Bizitza aldatu egiten da.
H.A.: Hain zaila ere ez zen izan, ze erabakia zerbaitegatik hartzen da, eta 25 urteko motxilarekin batzuetan esan behar duzu, ba, agian, jada apur bat nekea, eta gauza asko. Baina erabakia, hala ere, niretzat bai izan zen zaila. Bakoitzak bere erara biziko zuen.
Bai? Zergatik erabaki zenuten uztea?
A.S: Natural-natural etorri zen.
Azkenean, ematen du idealizatuta ere badaukagula artisten lana, rock-izarren lana: joan, kontzertu baten abestu. Agian, atzean dagoen hori guztiori ez da ikusten: ordutegiak, bidaia luzeak…
H.A.: Ikusten da iceberg baten moduan; punta ikusten da, baina gero, ur azpian dagoena ez da ikusten. Eta hemen berdina da. Baina bueno, jendeak ere ez dauka zertan ikusi. Guk badakigu zer dagoen eta guk gure erabakiak hartzen ditugu eta jendeak pentsa dezake nahi duena. Hori jendearen esku dago. Gu lasai gaude gure erabakiarekin eta orain hemen gaude eta oraindik ez da amaitu.
A.S.: Bihar…
Urduri zaudete biharko? Ze, bihar, azken kontzertua hemen, Gernikan!
A.S.: Bai, bai, biharkoa, ni jada… Oraingo astea ere… Nerbioak, nerbioak!
H.A.: Bai. Herria da, gure familiak hemen egongo dira, lagunak…
Baina kontzertuari izenburu potentea jarri diozue: Azken zoramena. Beraz, zoramena da bihar espero duguna?
A.S.: Bai!
H.A.: Totala! Zoramen totala! Jende pila bat egongo gara.
A.S.: Prest dago jada.
H.A.: 8.000 pertsonatik gora egongo gara.
A.S.: Bertako jendea.
H.A.: Kristoren agertokia, gu ere entseatuta gatoz…
A.S.: Inportantea, kar-kar. Eta gero, apurtxo bat, lehenengo diskora egin dugun jauzi hori, berriro lehengo abestiak eta.
H.A.: Atzera begirako apur bat egingo dugu errepertorioan. Ze, noski, ez dakit zenbat kanta ditugun!
Hamar disko, baina zenbat kanta?
A.S.: Ufff…
H.A.: Ba, ez dakit, 80 edo? Ez dakit. Pila bat dira, eta errepertorio bat aukeratzea ez da batere erraza. Kristoren jaleoa da. Entseatzera goazenean, denbora gehiago pasatzen dugu errepertorioa egiten jotzen baino.
A.S.: Literal e!
Eta gero, beti, norbaiten ustez faltako da kantaren bat, ezta? “Ai, hau ez duzue jo” edo “bestea ez duzue jo”…
H.A.: Denen gustua ezin egin!
A.S.: Baina, bueno, bihar ondo egongo da!
Ze aho-zapore utzi nahi duzue Gernikan?
A.S.: Ni neu, eta Haimar eta taldea ere bai, seguruenez, herriari eskertuta gaude, eta, orduan, espero duguna da herriak disfrutatzea gure azken kontzertua. Ez dauka buelta gehiagorik. Gero, giroa egongo da edo bestea egingo duzu, baina nik, eta suposatzen dut Haimarrek ere bai, hori berba eginda daukagu, herriari eskertzea egin diren gauzak, zelan hartu gaituzten, gure euskaragaz nola harro sentitu diren denean… Guretzako oso inportantea da eta guk eskerrak eman nahi ditugu.
H.A.: Nik gurako nuke jendea barrutik beteta joatea etxera, musika ona entzun dutelako, batez ere, disfrutatu dutelako gure musikarekin eta kantuekin, eta gero, oholtza gainean dauden pertsonak gertu sentitzen dituztelako. Jende askorentzat gertukoak gara, beste batzuentzat ez hainbeste, baina gure gertutasuna ere helarazi nahi diegu gure jarraitzaile horiei. Eta nik hori esango nuke: kalitatea, alde batetik, ze nik kontzertu bat ikustera noanean kalitatea nahi dut ikusi, eta, beste alde batetik, gertutasuna.
“Kontzertuak gozatzen ari gara, kontziente garelako azkenak direla”
Gustatzen zaizue herrian jotzea? Ze, artista guztiei ez zaie gustatzen.
A.S.: Egia esango dizut. Ni, hasi arte, tira. Baina hasten naizenean…
H.A.: Niri ez dut esango ez zaidanik gustatzen, ze herriko jendea eta gertuko jendea moskeatu egingo da, agian. Baina niri da gutxien gustatzen zaidan lekua jotzeko.
Igartzen da presio hori, ezta?
A.S.: Ni motibatu egiten nau, egia esan! Kar-kar.
H.A.: Bai, presioa handia da. Bai.
Bueno, ba, bihar kontzertura goazen guztiok saiatuko gara presio hori kentzen zuek goza dezazuen eta, behintzat, herrian ematen duzuen kontzertu hori zuentzat ere berezia izan dadin.
A.S.: Bai, bai.
Esan duzue uda potente datorrela. Hainbat herritako jaietan egongo zarete, eta Alex, zeuk esan duzu, Boiseko jaialdi ezagunean ere bai. Zer da ozeanoa zeharkatzea eta hango diasporarekin elkartzea?
A.S.: Halako mobida potolo baten egoteak bere parte onak ditu. Disfrutatu egiten duzu bertako jendearekin, euskara zer den eta euskal kultura zer den beste herrialde bateko jendearekin partekatzen duzu eta gauza asko ikasten dira. Nik ondo pasatzen dut. Gero, jotzeko orduan, beste gauza bat da, baina diaspora… Gernikako jende asko dago hor, ingurukoa, Nabarnizkoak, Arratzukoak… Zure familiakoak topatzen dituzu eta beti edo bata edo bestea ezagutzen duzu.
H.A.: Kuriositatea, ezta? Batez ere, ea zer aurkituko dugun bertan, eta badaramatzagu urte batzuk joan nahian taldearekin, ez genuen lotzea lortu, baina, azkenean, izango da, eta pozik.
Ameriketako Estatu Batuetan, bai, egon zarete.
H.A.: Bai, Ameriketako Estatu Batuetan egon gara.
Eta? Zer sentitzen da mugak zeharkatu, ozeanoa zeharkatu eta han jendea zuen kantuak kantatzen entzuten duzuenean?
H.A.: Sentsazio arraroa da. Badaude han euskaldun batzuk hango puntan eta etortzen dira eta ilusioa egiten die hemengo talde bat ikusteak. Polita da.
A.S.: Bai, bai. Kostalde ezberdinetan jendea, baina euskalduntasun hori sartuta daukate, sustraietan dute.
Harro sentitzen dira, eta hori oso polita da.
A.S.: Bai!
H.A.: Egon ginen NABOko jaian, Chinon (Kalifornia). Eta han, adibidez, jende gehienak ez gintuen ezagutzen, eta hori argi dago. Jende nagusia zen, Iparraldeko jendea, batez ere, Nafarroako eta Iparraldeko jendea, baina han ikusi zuten euskal talde bat eta han egon ziren entzuten. Gu gure parida egiten han, ahal izan genuen moduan eta instrumentuak alokatuta, eta, bueno, egin genuen. Gauza polita.
A.S.: Eta agertokian, gogoratzen zara? Ikurrina eta Ameriketako Estatu Batuetako bandera. Lehenengo bider ikusi eta txokea. Gero esaten duzu, ea, ea, bale.
Ni ere egongo naiz Boisen, eta behin baino gehiagotan entzungo dugu Ameriketako Estatu Batuetako ereserkia. Euskaldun sentitzen dira, baina alde patriotiko hori mantentzen dute.
A.S: Kuriosoa da. Egin genuen han ere!
Eta egingo duzue, eta ostean, abenduan, etorriko da BECeko betekada hori. Kontzertu bat izan behar zen; hiru izango dira orain. Nola sentitzen zarete?
H.A.: Ba, uf…
A.S.: Kar-kar. Joe…
H.A.: Kristoren erantzukizuna da, ze ez genuen pentsatzen hiru BEC beteko genituenik. Eta zerbait berezia eskaini behar da, eta hor gabiltza.
A.S.: Lan egin behar orain!
H.A.: Orain lan egin behar da, eta ez gaude ohituta.
Lasai esan nahi zenuten agur, baina…
H.A.: Ez da gure espezialitatea halako lekuetan jotzea, eta uste dut inorena ere ez dela. Azkenean, euskal taldeak hasi gara horrelako espazio handiak betetzen orain dela oso gutxi. Eta orain, ematen du jende guztiak bete behar duela BEC, baina gure testuinguru naturala ez da hori. Eta talde gehienena ere ez.
Badago joera bat, ezta? Kontzertuak ikuskizun bihurtze hori, arropa aldaketak, koreografiak…
H.A.: Bueno, orain arte egin ez den zerbait da eta egiten dabil. Nik ez dut uste hau izango denik tonika orokorra, talde gehienen egoera ez delako hau. Ezta gurea ere. Baina ondo egitea eta probatzea eta ekitaldi handiak euskaraz bete daitezkeela ere ikustea.
A.S.: Hurrengo pauso bat dela pentsatzen dut nik. Euskarak eta euskaltasun horrek hedatu egin behar du. Orduan, uste dut badagoela jendea horren aldeko apustua egiten duena.
Asko aldatu da musika eszena zuek hasi zinetenetik gaur egunera arte.
H.A.: Bai, noski aldatu dela. 25 urtean pila bat aldatu da. Askoz gehiago profesionalizatu da; esan dugun moduan, orain areto handiak betetze horrek erakusten du lehen sarrera bat ordaintzeko prest ez zegoen jendeak, ba, orain, agian beste prestutasun bat daukala. Komunikazioa ere ezberdin egiten delako sare sozialekin, askoz gehiago daki jendeak marketinari buruz, branding-a… Ingelesezko hitz polit horiek gaur egun erabiltzen direnak. Gauza horiek jendeak kontrolatu egiten ditu geroz eta gehiago, multimedia kontrolatzen du, sare sozialen erabilera, eta horrek ere asko laguntzen du gauza horiek gerta daitezen. Gu, oraindik, zelanbait, jurasikoan gaude, baina laguntasun apur bat daukagu.
A.S.: Hasi ginenean, komunikazioa ahoz ahokoa zen. Orain, telefonotik telefonora.
H.A.: Irratia ere bazen, asko. Euskadi Gaztea…
A.S.: Lehen zen: “Hau ikusi duzu?” edo “entzun duzu?”. Eta orain dena da mugikorrarekin. Hizkuntza aldatu egin da.
H.A.: Eta hori kontrolatu egin behar da.
A.S.: Erabiltzeko era aldatu egin da. Fenomeno sozial bihurtzen zara errazago.
Bai, biralizatu egiten dira zuen kantuak edo kontzertuetako uneak.
A.S.: Lehen, zailagoa zen, alde horretatik.
H.A.: Gauza onak eta txarrak dituela esango nuke. Ez da dena ona ere.
A.S.: Dantza! Dantza ere gehitu da.
Zu izango zinen hasi zineten sasoian dantza egiten zuen bakarra!
A.S.: Orain, eszenan ere badago hori.
Profesionalizazioa ere aipatu duzue; zuek lortu duzue musikatik bizitzea.
H.A.: Bai. Hein handi batean, bai.
A.S.: Ez daukagu luxu handirik.
H.A.: Profesionalizazioa Euskal Herrian, egia da, euskaraz ez dela erraza. Gure kasuan, behintzat, ez nuke esango denik dena: “Ze ondo, hemendik bizi gara!”. Ez. Lan bat da, eta esango nuke nahiko mileurista dela.
A.S.: Total.
H.A.: Eta hori dago.
A.S.: Zuk badakizu zer gertatzen den? Zu kontzertu batera bazoaz eta kobratzen badituzu 10.000 euro, esaten dute: “10.000 euro kobratzen dituzte!”. Bai. Baina, agian, egon zara urte bi, egunero-egunero beharrean, beharrean, beharrean, eta horiek inork ez dizkizu ordaintzen.
Inork ez du ikusten hori, ezta?
A.S.: Eta ez da ordaintzen.
H.A.: Bueno, ez da hori bakarrik. 10.000 esan duzu, baina gastuak daude.
A.S.: Gastuak aparte!
H.A.: Azkenean, Euskal Herrian oraindik oso zaila da musikatik bizitzea eta ondo bizitzea. Ze, azkenean, ez da bizitzea. Da ondo bizitzea. Norberak, lan egiten badu, ondo bizi nahi du. Ni ez noa nire lanera zortzi ordu edo dena delakoa, txarto bizitzeko. Nik nahi dut ondo bizi, eta musikatik ondo bizi behar dugu. Hori argi izan behar dugu.
Zenbat aldiz esan dizuete: “Zuek aberatsak izango zarete!”.
H.A.: Itxaroten nago! Oxala! Itxaroten nago, igerilekudun txaleta noiz egiten dudan!
A.S.: Bai, ezta?
H.A.: Ez daukat. Zuk badaukazu igerilekudun txaleta!
A.S.: Intentziorik ere ez!
H.A.: Gure bigarren eskuko autoekin pozik gaude.
Iruditzen bazaizue, 25 urte egingo dugu atzera, hasieretara; oker ez banabil, Haimar zure gitarra irakaslea zen, Alex.
H.A.: Bai. Ezagutu ezagutzen genuen elkar bistaz. Baina ni Juli Foruria kontserbatorioan egon nintzen ordezkapen bat egiten, eta Alex bertan zegoen apuntatuta. Eta tokatu zitzaidan Alexi eskolak ematea. Eta horrela hasi zen.
Eta ze momentutan erabaki zenuten taldea sortzea? Alex, zu Exkixutik zentozen. Zu, Haimar, musika irakasle zenbiltzan lanean. Eta ze momentutan esan zenuten: “Zerbait egin behar dugu”.
A.S.: Disko bat grabatu genuen ikastolentzat: Txulufrina eta arrosa. Eta Haimar etorri zen gitarra jotzera. Eta handik irten ginen, baina ez zen gurea, ez zen gurea. Eta berbetan hasi ginen: “Geratuko gara? Nahi duzu probatu?”.
H.A.: Txulufrina proiektua grabatu zen eta kontzertu gutxi batzuk eman genituen zuzenean, eta Alexek esan zidan: “Hau oso ondo dago, baina goazen egitera rock apur bat eta guk dakiguna”. Eta nik esan nion: “Ni prest nago, ez daukat gauza handirik”.
A.S.: “Libre nago”. Kar-kar.
H.A.: Eta 25 urtean horretan ibili gara!
A.S.: Era berean, gainera.
Ez zenuten imajinatzen, ezta?
H.A.: Ez, ez. Lehenengo urtean hasieratik oso ondo hartu zuen jendeak gure Zoramena diskoa.
Zoramena eragin zenuten, ze nik gogoan dut inguruko jai guztietan jotzen zenutela eta jendea zuen atzetik ibiltzen zela!
A.S.: Lehenengo urtean, esajeratua.
H.A.: Rocka egiteko era freskoa topatu genuen eta jendea ez zegoen ohituta eta ez zegoen halako proposamenik: bizkaieraz, apur bat letra freskoekin… Eta ondo etorri zen momentu hartan.
Hautua izan zen gernikarrez kantatze hori? Edo naturala izan zen, zuek horrela hitz egiten duzuelako?
A.S.: Ez. Hasi ginenean, dendan uste dut izan zela.
H.A.: Bai. Alex, zuk inprenta bat zeneukan eta han egoten zineten, ezta?
A.S.: Bai, hasi ginen idazten esaldi batzuk ti-ta, ti-ta eta bizkaieraz zegoen idatzita. Eta esan nion Haimarri: “Txo, zer egin behar dugu honekin?” Eta esan zidan honek: “Jo, tio, hau gurea da, ezta? Aurrera. Bizkaieraz!”. Ez zen kostatu.
Zein izan zen lehenengo kantua?
H.A.: Lehenengo kantua ez zen izan bat bakarrik, ze egon ziren bizpahiru kantu-proiektu denak batera. Baina esango nuke Urepel eta Musturrek sartunde.
Bi hit, ezta?
A.S.: Bai, bai!
“Rocka egiteko era freskoa aurkitu genuen”
Oso polita da. Askok esaten dute denok euskara batuan hitz egin behar dugula, baina nik beti defendatu dut euskararen politena dela bakoitzak bere erara hitz eginda denok elkar ulertzen dugula. Eta zuentzat, Euskal Herriko txoko guztietara joatea eta Gernikako berezko hizkera horretan kantatzen entzutea itzela izango da, ezta?
A.S.: Kar-kar. Bueno, guk baino hobeto, hori gernikarrek esan beharko lukete. Tolosara joan eta Gatibu entzun eta eurek abesten gure dxe eta horiek. Gure moduan!
Ez da erraza, ez da erraza. Ze hemen badauzkagu bidxotza, bidxer, soinu horiek.
A.S.: Bertako jendearentzat, luzitzeko moduan gure euskara. Horixe izan da politena, nire ustez, euskararen aldetik: harro sentitu izan garela herrikoak gure euskara defendatzen.
Anekdotak ere badauzkazue, ezta? Jendeak esaten du: “Horrek Gatibu hitz egiten du.” Hau da, ez gernikarrez, baizik eta Gatibu, dialekto bat izango balitz bezala.
A.S.: Lagun bati pasatu zitzaion. Lagun batzuekin elkartu, eta neska batzuek esan zioten: “Oye, vosotros habláis Gatibu”. Kar-kar.
H.A.: Harrigarria izan zen, eta pozgarria, Gipuzkoan zelan hartu zituzten gure bizkaierazko abestiak. Ondo. Hori zen gure kezketako bat.
Bai? Kezka zen?
H.A.: Bai, ze ez genekien ea jendeak esango zuen: “Hauek nora datoz horrela?”. Eta Gipuzkoan, adibidez, oso ondo hartu zuten.
Eta esan duzue, euskararekin eta zuen euskararekin iritsi zaretela iritsi zareten toki guztietara. Beraz, erakutsi duzue ez dela ingelesez kantatu behar, euskararekin ere urrun iritsi daitekeela.
A.S.: Bai; kantua beti izan da hizkuntza bat ikasteko erremintarik onena. Kantuak. Euskararekin, berdin.
H.A.: Eta nik esango nuke batzuetan pentsa genezakeela handicap bat dela euskaraz abestea Estatura irteteko. Bai, bada, ze gazteleraz ulertzen zaituzte eta zure letrek askoz transmisio zuzenagoa dute. Baina, beste alde batetik, gure ezberdintasun horrek eta gure marka horrek erakargarritasun bat dauka, eta gauza bat berezia dena, erakarri egiten duena jendea. Eta autentikotasun bat gure hizkuntzak daukana eta hizkuntza gutxitu batek daukana. Eta nik esango nuke asko eman digula euskaraz kantatzeak eta heldu garela leku pila batera eta oso ondo dagoela.
A.S.: Eta abestu dugu gure jendearentzako.
H.S.: Gure jendearentzat, lehenengo eta behin, baina besteentzat ere bai. Besteek ere hartu dute, eta jendea dugu Txilen entzuten gaituena, Mexikon, Brasilen, Irlandan… Gutxi dira, baina hor daude.
Eta ze polita. Nola egiten dituzue kantuak? Norbaitek egiten du letra? Denon artean egiten duzue? Nolakoa izaten da konposatzeko prozesu hori?
H.A.: Normalean, Alex eta ni batzen gara, ideia musikal bat hartzen dugu oinarri modura eta horren gainean goaz gauza probatzen. Eta letra azkena etortzen da.
Azkena, e?
A.S.: Bai, gure sisteman, bai.
Ba, ematen du, kanpotik ikusita, behintzat, agian letra izango dela lehenengoa, ze oso letra aldarrikatzaileak dira, oso ondo zaintzen duzue ze mezu transmititu nahi duzuen.
H.S.: Saiatzen gara letrak, gure esku dagoen heinean, ahalik eta gauza dezenteena egiten. Ez da erraza letrak egitea.
A.S.: Hasi ginenean, berba egin genuen eta esan genuen: “Maitasun abestiak egitea errazena da. Bertsotan ere gai errazagoak daude. Ba, hori gai errazena da. Ahalegindu gaitezen beste letra tipo bat egiten eta guk zer pentsamendu edo zer ikusten dugun islatzen, beste arlo bateko letrekin. Eta bueno, hasi ginen gauzak egiten tiki-tiki-tiki, eta, ostras, zabaldu ginen eta topatu genuen geure era eta geure bidea.
Gauza askori kantatu diozue; bereziki, askatasunari.
H.A.: Bai; euskaldunok hor daukagun gauza bat da. Askatasuna ukatzen diguten heinean, askatasunari kantatzea natural ateratzen zaigu.
A.S.: Ikusi dugu eboluzio bat ere egon dela zuen doinuetan, zuen musikan. Hasieran, rockerragoa; gero, erritmo dantzagarriagoak.
H.A.: Bai. Pertsona moduan ez dakit askorik eboluzionatu dugun, baina musikalki bai.
A.S.: Kar-kar.
Aldatuko zineten 25 urtean!
H.A.: Normalean, txarrera joaten gara, kar-kar. Baina musika onera joan dela uste dut. Gu, txarrera; baina musika, onera. Kar-kar. Gustuak aldatzen doaz. Ez gaude beti musika bera entzuten, eta, orduan, aldatzen goaz. Probatzea gustatzen zaigu, ez daukagu konplexurik… Ni erraz aspertzen naiz gauza bera entzuteaz, Alexek ez dauka inongo arazorik gauza berriak probatzeko; beraz, dena ondo, dena aurrera. Orain egingo dugu hau? Bai. Aurrera. Orain egingo dugu kanta bat erdi diskotekeroa dena? Ba, bai. Eskatu egiten digu gorputzak eta punto. Ez dago besterik.
A.S.: Eta ondo pasatzen dugu, e!
Ondo pasatuko ez bazenute ez zenuten 25 urtean iraungo.
A.S.: Hori, dudarik barik.
H.A.: Ezinbestekoa izan da aldaketa hori gertatzea musikan, iraupenerako.
Inflexio-punturen bat egon da? Esan duzue lehenengo diskoa sorpresa izan zela, ez zenutela arrakasta hura espero. Gero, hor mantendu egin behar izan zenuten bigarrenarekin. Baina hamar disko atera dituzue! Inflexio-punturen bat egon da?
A.S.: Bai. Hirugarren diskoa.
Hirugarrena.
A.S.: Bigarren diskoa atera genuen eta mantendu zen apur bat, baina ez zen izan… Eta hirugarren diskoa, gogoratzen naiz zurekin berbetan: “Txo, edo hau diskoa ondo doa edo taldea beherantz doa”. Eta hirugarrenaren aurkezpena egin genuen Durangoko Plateruenan, hamabost egun lehenago diskoa aterata. Hamabost egun bakarrik. Heldu ginen eta jende guztiak abesti guztiak zekizkien goitik behera! Eta esan genuen: “Bua!”.
H.A.: Bai, izan zen…
Orduan, lasaitua hartu zenuten?
H.A.: Inflexio-puntu handi bat hura izan zen. Bang-bang txiki-txiki bang-bang kantua apur bat desberdina zen, dance joera hartu zuen. Nobedadea izan zen eta jendeak ondo hartu zuen. Eta gero, Zeu, zeu. Egon ziren kanta pila bat. Huraxe izan zen inflexio-puntua.
Esan duzue zuek askorik ez zaretela aldatu, baina aldatuko zineten 25 urte hauetan. Eta zuen publikoa ere aldatuko zen, ezta? Hasieretan gazteak zirenak, kuadrillan joaten zirenak, agian, gaur egun seme-alabekin joango dira kontzertuetara. Ikusten da aldaketa hori agertoki gainetik?
H.A.: Bai. Lehenengo urteetan etortzen zirenak lehenengo lerrora gaure gun hamargarren lerroan jartzen dira. Eta lehenengo lerroetan jende gazteagoa egoten da, haien seme-alabak. Baina haiek ere han daude oraindik, e! Ezagutzen ditugu eta han gaude.
A.S.: Lehen kuadrillan etortzen ziren neskak, orain umeekin.
H.A.: Umeekin asko. Ahal dutenean, ume barik ere bai.
A.S.: Neskak eta kuadrillak eta, bueno, mutilak ere bai. Baina bai. Kuadrillak, kuadrillak izaten dira, gehienbat.
H.A.: Eta hiru belaunaldi ere etorri izan dira.
Eta zer sentitzen duzue jakinda horrenbeste jenderengana iristen zaretela.
H.A.: Oso pozgarria da.
A.S.: Ba, begiratu, atzo, adibidez Iribarrekin egin genuen argazki bat, Txopo-rekin. Hark eskatu zigun argazkia guri, eta guretzako kristoren subidoia izan zen. Errekonozimendu itzela.
H.A.: Jose Angel itzela da. Euskal kulturarekin daukan konpromisoa. Kristoren tipoa da.
Eta ze ekarpen egin diozue zuek euskal kulturari?
H.A.: Gure musika. Gure musika hor dago, nahi duenak erabiltzeko nahi duen moduan. Gure kantuak.
A.S.: Inorentzat galdera zaila da hori.
H.A.: Jendearen esku daude kantak, jendeak disfruta ditzan.
A.S.: Betiko galdera izaten da: “Zuk zer nahi duzu jendeak esatea gero?” Ba, gura dutena.
H.A.: Nik uste dut, eta espero dut, eman diogula alaitasun apur bat gure kantuekin. Alaitasuna eta bizitzeko gogoa.
Momentu on asko izango zenituzten; badakit 25 urtean momentu on bat aukeratzea ez dela erraza, baina oroitzapen on bat aipatzekotan?
A.S.: Nik uste dut Haimarrek baietz esan zidanean taldea egiteari. Huraxe izan zen. Nik pentsatzen dut baietz. Gero, bidea eta arriskuak geuk hartu ditugu, geure artean egin ditugu. Baina izan liteke hori: “Taldea daukat!”. Kar-kar.

Ikusi dugu eboluzio bat ere egon dela zuen doinuetan, zuen musikan. Hasieran, rockerragoa; gero, erritmo dantzagarriagoak.

H.A.: Niretzat momentu asko dira, baina momentu garrantzitsu bat lehenengo diskoarekin izan zela ikustea egin genituen kantuak: “Ostras, hau gorantz doa! Jende askorengana heldu da, jendeak oso ondo hartu du”. Eta Durangoko Azokara heldu ginenean, hura izan zen: “Hau serio doa”.H.A.: Niretzat momentu asko dira, baina momentu garrantzitsu bat lehenengo diskoarekin izan zela ikustea egin genituen kantuak: “Ostras, hau gorantz doa! Jende askorengana heldu da, jendeak oso ondo hartu du”. Eta Durangoko Azokara heldu ginenean, hura izan zen: “Hau serio doa”.
“Harrigarria izan zen, eta pozgarria, Gipuzkoan zelan hartu zituzten gure bizkaierazko abestiak”
Bai. “Zerbait handia sortu dugu”, ezta?
A.S.: Bai.
Eta kontrako aldean, momentu gogorren bat?
A.S.: Denok dakigun momentua. Mikel joan zen, eta harekin partekatu ditugunak hor geratzen dira guretzako.
H.A.: Bai. Dudarik barik.
A.S.: Hori, txarrena.
Imajinatzen dut hura, Mikel Caballero, oso presente egongo dela agur honetan.
H.A.: Halan edo halan, bai.
A.S.: Ez dugu nahi ezta ere… Guk geurea egingo dugu alaitasunarekin, beti egin duguna. Eta tak [keinu bat egiten du gorantz], badakizu.
H.A.: Bai. Mikel oso pertsona inportantea izan da Gatibun; 20 urtean egon da, hasieratik egon da gurekin. Nire irakaslea izan zen.
A.S.: Nirea ere bai, gero.
H.A.: Laguna izan zen. Taldea utzi zuen arte 2020an; hogei urte hor daude, bederatzi disko grabatu zituen. Eta presente dago eta presente egongo da.
A.S.: Duda barik.
Lehen esan duzue oso zaila dela errepertorioa aukeratzea, baina eskatuko banizueke bakoitzari TOP-3 bat egiteko? Zeintzuk dira zuen kantu gogokoenak.
A.S.: Badakizu zer gertatzen den? Jotzen dituzu abestiak, eta, asko jotzen badituzu, ez da politena. Baina nik bai, Johnny, kar-kar.
H.A.: Hartu berriz gitarrie deitzen da.
A.S.: Hartu berriz gitarrie. Hori gustatzen zait asko.
H.A.: Ez dugunez inoiz jotzen, Alexek hori dauka: “Jo, zergatik ez dugu jotzen?”. Oso zaila da!
A.S.: Baina kantatzeko guapoa da! Kasurik ere ez didate egiten. Kar-kar. Eta gero, Alkondarie, izan zenagatik. Eta Urepel, kontzertu guztietan jo dugulako.
H.A.: Nik esango dut Euritan dantzan, jendeak oso ondo hartzen duelako, eta jendearena da kantua momentu horretan. Esango nuke Urepel lehenengo kantua izan zelako eta Bang-bang txiki-txiki bang-bang inflexio-puntu bat izan zelako. Bai, hiru horiek.
Eta seguru entzungo ditugula kantu horiek. Ea Alexek nahi duena ere…
H.A.: Johnny ez!
Ez? Kontzertu baten ere ez?
H.A.: Bueno, ez dugu baztertuko, hari gustua ematearren! Ondo portatzen bada, e!
Bueno, zain egongo gara ea ze kontzertutan iristen den momentu hori. Pentsatu duzue zer egingo duzuen abenduaren 14tik aurrera?
H.A.: Nik, ahal badut, oporretan joan.
A.S.: Neuk ere bai.
Bai? Oporrak. Atseden hartu, lasaitu eta pentsatu zer egin?
A.S.: Bizitza den moduan, gu hasi ginen moduan, beste gauza batzuk ere irtengo dira. Edo okindegi baten edo dena delakoan. Berdin dio. Edo musikaren barruan.
H.A.: Lehenengo, atseden hartu, ze uste dut horra arte palizatxoa hartuko dugula. Eta beharko dugu deskantsu apur bat. Lehenengo gauza, opor on batzuk. Abenduan ez dakit nor joango garen, Cancunera edo.
A.S.: Batera ez, ezta?
H.A.: Ez! Kar-kar.
Esperantza apur bat: musikari lotuta jarraituko duzue?
H.A.: Nik suposatzen dut baietz.
A.S.: Ez dakigu besterik egiten.
Gustatuko litzaizueke beste proiekturen bat hastea?
A.S.: Bai. Eta poztuko nintzateke ni taldeko jendearengatik. Dudarik barik. Honek ez du esan nahi musika amaitzen denik.
H.A.: Musikalki Gatiburen proiektuak ez du marjina handirik utzi 25 urte hauetan beste proiektu batzuk aurrera ateratzeko. Dedikatu diogu %100 taldeari. Bestela, ezin duzu. Bi gauza batera egitea oso zaila da. Eta orain ikusi dugu. Agian, aparkatuta izan ditugun edo egin nahi izan ditugun beste gauza batzuk egiteko aukera izango dugu. Ikusiko dugu.
A.S.: Ondo pasatzen dugun bitartean…
H.A.: Baina zaila da, e! Horrelako proiektu bat aurrera ateratzea kristoren lana da. Nagia ematen du…
Beraz, hau Gatiburen agurra da, baina Haimar Arejitaren eta Alex Sarduiren agurra ez. Mezu horrekin geratu gintezke?
H.A.: Ez, ez, agurra ez. Hil arte hemen egongo gara!
A.S.: Egun batean, biok berbetan, esan nion: “Txo, Haimar, eta gero jubilatzen garenean zer egin behar dugu?”. Eta: “Ba, jo, zer egingo dugu, ba? Jo!”. Laburpena hori da.
Bai; azkenean, musika barruan daramazue.
H.A.: Begira Niko Etxart, edo Saldias edo Anje… Haiek hor daude. Ez dakit zenbat urte dituzten, baina jubilatuta egongo dira. Nik uste dut musikak uzten duela zaharra zarenean, ez da futbolean jokatzea; azkenean, beste era batera egiten duzu. Agian, ez zara saltoka ibiliko agertoki batean, baina gauza pila bat egin ahal dituzu.
Bueno, ba, etorkizuneko proiektu horien zain geratuko gara. Behintzat, itxaropen apur bat zuen zaleentzat. Eskerrik asko, benetan, bioi , gaur hemen egotearren.
H.A.: Zeuei!
Eta hau azkena gernikarrez esango dot: eskerrik asko, benetan, gatibuzale danori emon dozuenagaitzik, zorte on eta gozatu zuek be bai agur hau, merezi dozue eta!
H.A.: Horrela egingo dugu!
A.S.: Eta gure partez eskerrak geure herriari eta Euskal Herri osoari. Itzela izan da.