Aletxo bat desertu amaigabean
Inoiz otu zait harreran hartzea haur bat denboraldi baterako etxean. Izan hemengo edo hango. Eta uda honetan are gehiago mugiarazi zait gogo hori, semeak egindako hausnarketa bat tarteko: “Lagun berria dugu herrian, ama. Hitzez ez dugu elkar ulertzen, baina jolasean primeran moldatzen gara. 8 urte eta irribarre zoragarria du”.