Afrikako bufaloak

Gaurko protagonistak ez du lehoiaren dotoreziarik, lehoinabarraren azkartasunik edo elefantearen handitasunik. Hala ere, bost handien taldeko kide dira bufaloak. Ez dute ikusmen onik, baina hainbat kilometrotara usaindu eta entzuten gaituzte. Ingurura hurbiltzen hasteaz bat, segituan ikusten ditugu taldeko bufalo gazteenak, muturrak altxatuta, usain egiten, predatzaileren baten esperoan. Lasai ikusten ditugu, sabanaren handitasunean, alde batetik bestera, taldearen babesean.
