Abentura berria

Aritz Gordo

Apirilean egin nuen azken abenturak Frantziako Montagnon lakura eraman ninduen. Midi d’Ossau mendia atzean duelarik, leku zoragarria dira lakua bera eta bere ingurua. Izarrez betetako gaua zegoen iragarrita, zeru garbi ederrarekin, eta Esne Bidea bikain ikusi ahal izan nuen. Lau orduko ibilaldi baten ostean, kanpalekua toki pribilegiatu baten ezarri nuen.