61. ibilbidea
61. ibilbideak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ditu Ameriketako Estatu Batuak, eta ibilbidearen zatirik handienean Mississippi ibaiaren ibilbideari jarraitzen dio. Baina tarterik ezagunena Chicago eta New Orleans arteko 1.500 kilometroek osatzen dute: jazza, countrya, bluesa eta rocka sortu ziren tokia. Hori dela eta, Bluesaren Ibilbidea izena jarri diote errepideari.
Uda honetan ibilbideaz gozatu dut: hango establezimenduetako eta kaleetako zuzeneko musikaz gozatuz eta musikaren ikono garrantzitsuen museoak eta gune enblematikoak bisitatuz. Ibilbide hau kotoi eta tabako soroei eta artasoroei lotuta dago, baita hegoaldeko estatuetako arraza desberdintasunen historiari ere. Bidean aurkitu genuenaren lagin txiki bat da hauxe.